"Aurten igerilekuarekin zer gertatuko den jakin nahi dugu. Zurrumurru desberdinak heltzen dira, baina udalaren erantzun ofizialik ez, beraz Atxondoko Udalak publikoki igerilekuarekin duen asmoa azaltzea nahi dugu", azaldu dute sinatzaileek. Horrez gain, igerilekuak irekitzeko "ahalegina egiteko" eskatu dute. "Badakigu baldintza berezietan, eta esfortzu handiarekin izango dela, baina beharrezkoa ikusten dugu esfortzu hori egitea", adierazi dute sinatzaileek.
Herritarrek azaldu dutenez, igerilekua ez irekitzeak jendea beste herietako igerileku edo hondartzetara mugitzea ekarriko luke, eta horrek Covid19-aren kutsatze arriskua handituko luke, besteak beste.