1.000 kilometro egin gura dituzte Atxondon Aitzol Maortuak kartzelan 18 urte daramatzala adierazteko

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 8a, 12:19

Artxiboko irudia.

Aitzol Maortua atxondarra Huelvako espetxean dago, Atxondotik 1.000 kilometrora. Zapatuan DispertsiOFF bizikleta erronka egin gura dute bertan, eta 1.000 kilometro egin gura dituzte bizikletan. 

18 urte dira Aitzol Maortua espetxean dagoenetik. Hori adierazteko zapatuan elkartasun eguna ospatuko dute Atxondon. Goizean zehar, presoaren herrikide eta lagunen artean 1.000 kilometro egin gura dituzte bizikletan. Apatamonasterioko plazatik irten Arrazolako Tope tabernara joan eta buelta, egin beharko dute ekimenean parte hartu gura dutenek. Buelta bakoitzean plazako elkartasun panelean fitxa bat jarri beharko da eta asmoa 100 fitxakin panel osoa betetzea izango da. Parte hartu gura 9:30etatik aurrera izena eman beharko du elkartasun gunean. 

12:30ean, berriz, Elkartasun bizikleta irudikatuko dute eta 13:30ean ekitaldia eta luntxa egingo dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!