Atxondoko Udalak 1.750 maskara banatuko ditu

Anboto 2020ko eka. 2a, 16:20

Atxondarrek etxean jasoko dute maskara bana, Xabier Azkarate alkatearen gutun batekin batera.

"Bizi dugun egoera honetarako oso baliagarriak dira maskarak, kutsatzeak ekiditeko, besteak beste, izan ere, derrigorrezkoak dira espazio itxietarako edota kalean, bi metroko distantzia mantentzea ezinezkoa denerako" azaldu du alkateak prentsa ohar baten bidez.

Arrazolan hasi zuten banaketa, eta ostean Axpen eta Apatan banatuko ditu udalak maskarak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!