Atxondoko AHTrik Ez plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten bart udaletxe aurrean

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 12a, 09:06

Atzo goizean, astelehena, egin zuten elkarretaratzea Atxondoko udaletxe aurrean, osoko bilkura zegoela aprobetxatuta. 

"Atzo udalean lehenengo pleno presentziala egin zuten, koronabirusaren krisia hasi zenetik. Eta hori baliatuta elkarretaratzea egin genuen udaletxe aurrean", adierazi dute plataformako kideek. Bestalde, ANBOTOri jakitera eman diotenez, ez dira "isilduko, ez dugu nahi eta ez dugu behar". Gainera, orain "inoiz baino ozenago" Atxondok AHTri Ezetz esango diola esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!