Premia ekonomikoa duten herritarrei laguntzeko 40.000 euro bideratuko ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 29a, 11:44
Segurtasun manpara

Koronabirusaren krisiak atxondarrengan eragin dituen kalteak arindu asmoz, Atxondoko Udalak 40.000 euro bideratuko ditu. Partida hori premia ekonomikoa duten herritarrentzat izango da. Gainera, osasun-krisiak herriko komertzioetan eragin ditzakeen ondorioak gutxitze aldera, segurtasun-manparak ere jarri dituzte. 

Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, datozen asteetan beste partida ekonomiko bat bideratzea aurreikusten dute eta baita herriko ostalari eta merkatariekin batzartzea ere.. "Hasiera- hasieratik hartu ditugu erabakiak egungo egoerak izan duen eragina gutxitzeko. Bizilagunekin harremanetan gaude, baita autonomoekin eta enpresari txikiekin ere, euren egoeraren berri izateko eta erantzun instituzional bat eman ahal izateko", esan du Xabier Azkarate alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!