[BIDEOA]: Aberri eguna balkoietan ospatzeko deia egin dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 11a, 18:53

Zenbait herritarrek Aberri eguna balkoietan ospatzeko deia egin dute Atxondon. 

Koronabirusaren ondorioz, 2020ko Apirilaren 12an Aberri eguna kalean eta ohiko eran ospatzea ezinezkoa dela ikusita, Euskal Herria Batera kolektiboak etxeetatik ospatzeko deia egin du. Deialdi horrekin zenbait atxondarrek bat egin dute, eta herritarrei dei egin diete bihar ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzeko.

Hauxe antolatu duten egitaraua:

12:00etan: musika, poteoa, trikitixa, dantza... balkoietan

12:30 minutu bateko isilunea

Ondoren: Txoriak txori eta ikusi mendizaleak abestu balkoietan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!