Udal etxebizitzen alokairuaren ordainketa atzeratzea erabaki du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 8a, 12:09

Ordainketak atzeratzeaz gain, etxebizitza bat libre gelditu dela eta hori gizarte-larrialdietara bideratuko dutela jakitera eman dute udaletik. 

Atxondoko Udalak ohar bidez jakinarazi du udal etxebizitzen alokairuen ordainketak atzeratu egingo dituela. Hori horrela, bertan bizi diren herritarrek apirileko, maiatzeko eta ekaineko ordainketak bigarren sei hilekoan egin beharko dituzte. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute etorkizunean ez dutela baztertzen beste neurri batzuk hartze.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!