AHTko obrak gelditzeko eskatzeko kazerolada deitu dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 26a, 14:44

Atxondoko AHTrik Ez plataformako kideek kazerolada deitu dute domekarako. Herritarrei 12:30ean balkoietara irtetzeko deia egin diete. "Gu etxetik irten ezinik gauden arren, AHTko obrak aurrera jarraitzen dute", adierazi dute. Beraz, obrak gelditzeko eskatzeko lapiko jotzea deitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!