Berdintasun Plana eratzen hasiko dira Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 11a, 09:52

Atxondok berdintasun plan bat izan dezan lanean hasi da udala. Ohar bidez jakitera eman dutenez, plana burutzeko 15.000 euro bideratuko dituzte, eta udarako lanak esleituta izatea aurreikusten dute. 

Udaleko kideek azaldu dutenez, administrazioak horrelako plan bat egiteko "aurrekontu-partida bat bideratzen duen lehen aldia" da. "Espero dugu uda baino lehen proiektua esleituta izatea, eta hilabete batzuk barru berdintasun proposamena garatzea. Gure ustez, duela urte batzutatik, behar zuen Atxondok berdintasun plana", adierazi du Xabier Azkarate alkateak. 

Bestalde, Berdintasun Plana burutzeko teknikarien, arduradun politikoen eta herritarren parte hartzea funtsezkoa izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!