Bozka bidez erabakiko dute Atxondoko Udaleko irudi korporatibo berria

Anboto 2020ko ots. 26a, 11:27

Martxoaren 8ra arte izango dute aukera herritarrek beraien botoa emateko. 

Atxondoko Udaleko irudi korporatiboa berritu asmoz, lehiaketa bat martxan jarri dute. Udalak sei proposamen aurkeztu ditu, eta herritarrek sare sozialen (Facebook, Twitter eta Instagram) bitartez izango dute aukera irudia aukeratzeko. Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, 'atsegin dut' gehien dituen irudiak irabaziko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!