AHTaren inguruko bilera informatibo bat egiteko eskatu dio EH Bilduk Atxondoko Udalari

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 24a, 12:56

Atxondoko EH Bilduko zinegotziek gaur goizean ondorengo eskaera helarazi diete Atxondoko alkateari eta alkate-ordeari. 

EH Bilduko kideek prentsari jakitera eman diotenez, AHTaren inguruko bilera informatibo bat egiteko eskatu diote Atxondoko Udalari, obren epeak eta egutegia azaldu dezaten, besteak beste. Gainera, Kapela eta Elorrixa auzoko kideekin bilera informatibo bat egiteko eskatu dute, eta hauei behar duten laguntza tekniko eta juridikoa emateko. Bestalde, ingurumenaren jarraipen juridikoa egingo duen aholkulari bat kontratatzeko eta oposizioari hilero AHTren inguruko informazioa helarazteko eskatu dute. 

Horrez gain, oposizioko kideak azaldu dute AHTarekin "jarraipen berezi bat" egingo dutela. "Jarraipen berezi bat egingo dugu, auzotarren kexak kudeatuz, arlo juridiko-teknikoak landuz eta Atxondoko ingurumena defendatuz", bukatu du EH Bilduko kideek. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!