Atxondoko hainbat herritarrek AHTarekiko gaitzespena adierazi dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 12a, 16:27

Dozenaka herritar Kapelan egiten dabiltzan lanetara joan ziren eta bertan argazkia atera zuten. 

Atzo arratsaldean elkarretaratze jendetsua egin zuten Atxondon, AHTrik Ez plataformak deituta. "Atxondora heldu berri diren makinekin, herria erdi-erditik zatitu gura duen munstroa eraiki gura dute. Beraz, AHTaren obren aurrean gure gaitzespena adierazi gura dugu", adierazi zuten plataformako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!