Eskolako eraikin zaharrean ludoteka berri bat eraiki gura du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 12a, 11:47

Horrez gain, ludoteka zerbitzua esleitzeko prozesu ireki bat abiatuko du Atxondoko Udalak. 

Atxondoko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, herriko ludoteka "indartu" eta "handitzeko" asmoz, herriko eskolako eraikin zaharrean ludoteka berria eraikiko dute. Bertan azaldu dutenez, helburua ludoteka "jarduera gehiagorekin" zabaltzea da. “Horretarako prozesu ireki bat abiatuko da, eta orain arte zerbitzuaren ardura izan
duen Maruxurrike elkartea bertan egotea nahi genuke, zerbitzua indartu, osatu eta hobetzeko helburuarekin", dio Xabier Azkarate alkateak.

Bestalde, orain arte kontratu "txikiago" batekin eta diru laguntza baten bidez ordaintzen zela zerbitzua jakitera eman dute, eta hori "lehenbailehen" arautu behar dela. Horrez gain, datozen asteetan prozesu ireki baten bitartez gaia landuko dutela, eta ondorioak dituztenean lizitatuko dutela azaldu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!