1.233 euro batu dituzte Santa Ageda koplak abesten Atxondon

Anboto 2020ko ots. 11a, 10:09

25 bat herritar ibili ziren Santa Ageda koplak abesten.

Apatako Santa Ageda koroak antolatuta 25 bat herritar Santa Ageda koplak abesten ibili ziren zapatuan Atxondon. Arratsaldez ibili ziren kantuan eta 1.233 euro batu zituzten. Koroko kideek jakitera eman dutenez, batutako dirua Atxondoko familia behartsuei emango diete. 

Bestalde, eskerrak eman dizkiete herritarrei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!