Marixurrike "desagertzeko arriskuan" dagoela eta batzar irekia antolatu dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 10a, 13:05

Otsailaren 12an, 18:30ean, bilera irekia egingo dute Apatamonasterioko ludotekan.

Asialdi taldeko kideak sare sozialen bitartez jakitera eman dutenez, Marixurrike "desagertzeko arriskuan" dago. "Udaletxetik esan digute kudeaketa deialdia herritik kanpo zabaltzeko asmoa dutela, eta horrek ondorio asko izango ditu. Beraz, bilera ireki bat antolatzea erabaki dugu", esan dute aisialdi elkarteko kideek. 

Bestalde, herritarrei bertaratzeko deia egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!