Hiri-antolamendurako plan berria martxan jarriko dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 4a, 13:31

Gaur goizeko osoko bilkuran onartu dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrerako lehenengo pausoak ematea.

Duela 11 urte Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osotzeko lehen pausoa eman du Atxondoko Udalak. Hala ere, planarekin ezin izan dute aurrera egin, eta gaurko osoko bilkuran plan berri bat hasteko bideari ekin dio Atxondoko Udalak. "Egun daukagun plana ezin daiteke gauzatu, beraz, erabakirik onena plan berri bat egitea dela uste dugu", esan zuen bilkuran Gorka Garate EAJko zinegotziak.

EH Bilduko Jorge Jauregik plan berri bat egiteagaz ados daudela adierazi du. "Urte asko dira plana egin zela, eta plana bidean geratu da. Gainera, herriko errealitatea ere aldatu egin da. Beraz, ondo ikusten dugu ", azaldu du Jauregik.

Bestalde, EAJkoek plan berria denen artean adostutako izatea nahi dutela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!