Udal bulegoak berritu dituzte Atxondon herritarrenganako arreta hobetzeko

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 13a, 10:33

33.000 euroko inbertsioa eginda udal bulegoak berriztu ditu Atxondoko Udalak. Ohar bidez jakitera eman dutenez, herritarrenganako arreta hobetzea dute helburu bulego berriek. 

Udaletxeko lehenengo solairua berrantolatu dute, eta bertan bizilagunak egoteko toki bat jarri dute. Xabier Azkarate alkateak jakitera eman duenez, lanen helburua arreta hobetzea izan da. "Espazioak hobeto aprobetxatzeaz gain arreta zuzenagoa eta eraginkorragoa izatea ere gura izan dugu", esan du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!