81 led argi jarrita herriko argiztapena hobetu gura dute Atxondon

Anboto 2020ko urt. 11a, 10:35

Argiztapena eta argi indar sarea hobetuko dituzte Atxondon. Horretarako 81 led argi instalatzeko kontratazio prozedurarekin hasi dira, udal arduradunek azaldu dutenez. Horrez gain, Apatamonasterioko hiru oinarrizko koadro elektriko konponduko dituztela gaineratu dute. Horretarako, 49.500 euro erabiliko dituzte.

Xabier Azkarate alkateak azaldu duenez, "lan hauekin zerbitzuan hobekuntza nabarmena
lortuko da, argiterian mozketak ekidingo dira eta herriko gune berrietan led argiak
ezartzearekin batera argindar faktura %39 murriztuko da.

Lanak datozen asteetan hasiko dituzten iragarri du Atxondoko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!