Gaur emango diote azken agurra Jesus Garcia Ariñori Atxondon

Joseba Derteano 2019ko abe. 2a, 08:50
Jesus Garcia Ariño, 1960an (Argazkia: wikipedia)

Esku pilotan buruz buruzko txapela birritan irabazitako pilotari ohia zapatuan hil zen, 85 urterekin.

Bizkaiak inoiz eman duen pilotari onenetakoa hil zen zapatuan: Jesus Garcia Ariño (1934-2019, Atxondo). Ostiralean izandako ondoezari ezin izan zion bueltarik eman. Hileta elizkizuna gaur, 18:00etan, izango da, Axpeko (Atxondo) San Juan Bautista parrokian.

Garcia Ariño urte askoan profesional izan zen 50eko eta 60ko hamarkadetan. Aurrelari atxondarrak buruz buruko sei final jokatu eta euretako bi irabazi zituen. Arriaran II.a 22-11 menderatuz jantzi zuen lehenengoa, 1957an, Bilboko Deportivon. Sei urte geroago heldu zen bigarrena, 1963an. Final hartan Hilario Azkarate elorriarrari irabazi zion (22-2) Tolosako Beotibar pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!