Artisautza eta nekazaritza azoka domekan, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 28a, 09:30
Artxiboko irudia

Abenduaren 1ean Atxondoko Nekazaritza eta Artisautza Azokaren 23. aldia egingo dute. Goiz osoan zehar hainbat artisau eta nekazarik postuak ipiniko dituzte Atxondoko plazan eta frontoian.

Gainera, Garikoitz Elustondo atxondarrak sagarrak aukeratzen direnetik eskaintzen den zukua lortu arte egiten den artisau prozesua erakutsiko die bertaratzen direnei, eta baita, probatzeko aukera eman ere. Horrez gain, oilasko errea dastatzeko aukera ere egongo da. 

Xabier Azkarate Atxondoko alkateak herritarrei azokara bertaratzeko deia egin die. "Durangaldeko produktuak ezagutzeko aukera paregabea da, Atxondon egun zoragarria igarotzeaz gain". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!