Gaztainerre eguna ospatuko bihar Apatan

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 21a, 11:32

Bihar, azaroak 22, Gaztainerre eguna ospatuko dute Apatamonasterioko plazan.

Ohitura bilakatu den lez, egitarauari hasiera umeentzako jolas eta tailerrekin emango diote, 16:30ean. Ostean, 18:00ak inguruan, gaztaina jana egingo dute eta 19:30ean, sasoiko eta bertako produktuen otzararen zozketa egingo dute. Ekimenaren antolatzaileak Atxondoko Ikasleen Guraso Elkartekoak dira eta Marixurrike eta udala laguntzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!