Atxondon errekara erori zen autoa ateratzen dabiltza

Anboto 2019ko aza. 12a, 10:40

Domekan gertatu zen istripua eta ez zuen zauriturik eragin.

Domeka goizean BI-6336 errepidean zihoan Volskwagen markako auto bat bidetik irten zen, bazter-babesa jo zuen eta Zumelegi errekara erori zen, Atxondon. Auto gidariak bere kabuz lortu zuen autotik irtetea. Auto gidariak ANBOTOri adierazi dionez "susto galanta" hartu zuen, baina "onik" dago. Une honetan garabia bat han lanean dabil autoa errekatik ateratzeko.

Autoak bazter-babesa jo zuen tokia (Argazkia: Stop Accidentes):

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!