Aldarrikapen feministak data seinalatuetan Atxondon

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 4a, 15:59

Atxondon, gaur gaurkoz, eta bere horretan, ez dago bere burua feministatzat definitzen duen kolektiborik. Horrek ez du esan gura, baina, data seinalatuetan bertako herritarrak diskurtso feminista bategaz aktibatzen ez direnik. Dudarik ez dute egiten behar denean elkartu eta aldarrikapen feministak kaleratzeko.

Gainerakoan, Atxondoko Lamiak emakume taldeak Berdintasuna lantzen du.

Atxondoko Lamiak Elkartea

Sorrera urtea: 2007.

Helburu nagusiak: parekidetasuna lantzea. Emakumeei dagozkien eskubideak garatzea. Kide guztiak emakumezkoak dira, baina gizonezkoengana ere zabaldu gura dute.

Ekintzak: ahalduntzerako tresnak eskaintzea. Jokabideak aldatu eta kontzientzia hartzeko tailerrak. Urtean behin, irteera kulturalak. Batzar orokorra ere urtean behin egiten dute.

Partaide kopurua: 26 bazkide. 10-15 kide aktibo.

Kontaktua: atxondokolamiak@hotmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!