Aurrekontu parte-hartzaileak martxan daude Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 15a, 11:35

Atxondarren ekarpen eta iritziak jaso asmoz, aurrekontu parte hartzaileak martxan jarri dituzte Atxondon. Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, aurrekontu parte-hartzaileen asmoa atxondarrek beraien proposamen eta iritziak ematea, eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren proiektuak martxan jartzea izango da.

"Herriko etxeetan galdetegi bat banatu dugu herritarren artean parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko helburuarekin. Galdetegi horrekin atxondarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte", azaldu dute udalekoek. Ekarpen horiek udaletxean jarriko duten postontzian utzi ahal izango dituzte edo info@atxondo.eus helbide elektronikora bidali ahal izango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!