Iban Murua eta Andrea Garay nagusi Anbotoko Kilometro Bertikalean

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 5a, 18:57

Anbotoko Kilometro Bertikaleko XII.edizioa jokatu da gaur Arrazolan. Bertan, 220 parte hartzaile inguru izan dira. Bihar parte hartzaile guztien argazkiak egongo dira ikusgai ANBOTOko webgunean. 

Gaur eguerdian Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu da. Gizonezkoetan Iban Murua izan da nagusi, Iñigo Alzola eta Julen Martinez Estibalizen aurretik. Emakumezkoetan, berriz, Andrea Garayk lortu du garaipena, bigarrena Natalia Gomez izan da eta hirugarrena Oihana Azkorbebeitia. Lehenengo jubenila Gontzal Murgoitio elorriarra izan da eta beteranoetan Tedy Garzonek eta Edurne Arakistainek irabazi dute.

Atxondoko lehenengoak, berriz, David Rua eta Garazi Sampedro izan dira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!