Matxura mekaniko bategatik su hartu du auto batek Atxondon

Anboto 2019ko ira. 18a, 12:13
(Argazkia: @BomberosIurreta)

Dagoeneko erretiratu dute autoa.

Gaur 09:45 inguruan gertatu da jazoera. Auto batek matxura mekanikoa izan du BI-636 errepidean eta su txiki bat eragin du autoan, suhiltzaileek sare sozialetan informatu dutenez. Matxurak errepideko errei bati eragin dio, baina dagoeneko autoa erretiratu dute eta trafikoa normaltasunera itzuli da, Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!