300 korrikalarik parte hartu dute aurtengo Sorginen Lasterketan. Gizonezkoetan Imanol Goñik marka guztiak hautsi ditu, errekor berria ezarriz. Bigarren postuan Asier Larruzea helmugaratu da eta hirugarren Gartzen Elejabarrieta abadiñarra. Emakumezkoetan Garazi Sampedro atxondarrak garaipena lortu du berak antolatutako lasterketan. Bigarren Onditz Iturbe sailkatu da eta hirugarren Nerea Iturriaga.