53. Euskal Herriko Artzain Txakur txapelketa jokatuko da bihar, Axpen

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 13a, 10:00

Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa Axpen jokatuko da, hilaren 14an, 17:30ean.

Aurten, 53. aldia izango du eta Gerediaga Elkarteak antolatu du Atxondoko Udalaren, Draxton enpresaren, Atx Azpi elkartearen, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkartearen eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen laguntzagaz.

9 artzain eta 11 txakur
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko txapelketetako txapeldun eta txapeldunordeek osatuko dute partaideen zerrenda. Guztira, 9 artzainek eta 11 txakurrek parte hartuko dute zapatuko txapelketan. Hauek izango dira Elizburuko landetan lehiatuko direnak: Enrique Mendiguren Laia eta Riki txakurrekin, Asier Bolibar Kobigaz, Fidel Alonso Bat txakurragaz, Antonio Alustiza Jai eta Aske txakurrekin, Jabier Zubiaurre Mendigaz, Migel Arregi Argigaz, Gillen Echegoyen Gaua txakurragaz, Martzel Ugalde Etxegaz eta iazko txapelduna, Aritz Ganboa, Sua txakurragaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!