Axpera doan errepidea eta plaza inguruko bideak konpondu ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 9a, 10:29

Plaza inguruko bidea eta Martza auzotik Axperaino doan errepidea konpontzeko lanek 256.524,77 euroko aurrekontua izan dute. 

Iazko udan erruz egin zuen euria Durangaldean, eta Atxondo eskualdeko herririk kaltetuena izan zen. Apatatik Axperako bidean, euriteek kalte handiak eragin zituzten, eta, orduz geroztik, bidea hondatuta egon da. Atxondoko Udalak Axpeko plaza inguruko bidea konpondu du, eta baita, Martza auzotik Axperaino doan bidea.

Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, lanak uztailean hasi zituzten eta 256.524,77 euroko aurrekontua izan dute. Gainera, Bizkaiko Foru Aldunditik %90ko diru-laguntza jaso dutela jakitera eman dute, 1.079 m2 eremua konpontzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!