Abuztuan Atxondoko ludotekan "hainbat bider baimenik gabe" sartu direla salatu du Marixurrikek

Anboto 2019ko abu. 20a, 15:25

Aisialdi taldeak lokala "hankaz gora" uztea salatu du, baita leiho bat apurtu izana. Herritarrei laguntza eskatu diete, kalteak eragin dituztenak identifikatzeko. "Ez dugu zigorrik nahi, baina bai errespetua"

Herritarrengan kontzientzia piztea gura izan du Marixurrikek, eta lokala zaintzeko deia zabaldu du. "Herria bizirik nahi dugu, herria maite dugulako, eta bide horretatik lanean jarraitu nahi dugu zuekin batera, baina horretarako guztiok gure aletxoa jarri beharko dugu herriko zerbitzuak zaintzeko eta bihotzez egiten den lana baloratzeko, jarrera hauekin herria amatatzea lortuko dugu bestela. Pena bat litzateke hainbeste erabiltzen den zerbitzu bat gutxi batzuengatik ixtea, ez duzue uste?".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!