Axpeko aterpetxean dauden 15 ume sahararrek azken egonaldia izango dute aurtengoa Euskal Herrian

Bigarren urtez Anbotoren magalean dauden 15 ume saharrek azken egonaldia izango dute aurtengoa.

Beste behin, Hamadako Izarrak taldeak Axpeko etxe batean hartu ditu zenbait ume saharar, udaleku estiloan. Besteak beste, desertuko berotik babesteko eta osasun azterketak egiteko helburuz etortzen dira umeak udan Durangaldera. Hamadako Izarrak taldeko kideek jakitera eman dutenez, aurtengoa gaztetxoen azken urtea izango da, dagoeneko 12 urte baitituzte.

Ume sahararrak eskualdean, ekainaren 24az geroztik daude eta bertan izango dira bi hilabetez. Beraiei laguntzen 40 bolondres inguru dabiltza. Gaur, esaterako, horietako hainbat batu dira Axpeko etxean egindako harreran, baita eskualdeko EH Bilduko eta EAJko ordezkariak ere, tartean Xabier Azkarate Atxondoko alkatea. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.