Harrera Taldeko kideek eskerrak eman dizkiete atxondarrei azken hilabeteetan emandako laguntzagatik, eta herritarrei beraien ”eginbeharra” etorkinei sosteguna ematea dela esan diete.“Ezin dugu ahaztu Euskal Herrira heltzeko egin duten bide luzea. Bizitza berri baten bila beraien kultura, familia... atzean utzita”,jarraitu dute. Bestalde orain arte udalaren partetik izan duten babesa izaten jarraitzea espero dutela adierazi dute.