[BIDEOA] Hainbat herritarrek dispertsioaren aurkako murala margotu dute berriz Atxondon

Jone Guenetxea 2019ko eka. 26a, 21:49

"Elkarrizketan eta akordioan sinesten dugu, horregatik murala berreskuratzeko apustua egiten dugu", azaldu dute murala berriro margotu duten herritarrek.

Udalak dispertsioaren aurkako murala ezabatu du. "Pintada egin zutenean ez genuen ezer esan, baina orain horma hori zuriz margoztea erabaki dugu", esan du Xabier Azkarate alkateak.

Erabaki horren aurrean, herritar batzuen ekimenez murala berriro margotu dute, gaur. "Atxondon preso eta iheslarien eskubideen alde lanean jarraituko dugu. Elkarrizketan eta akordioan sinesten dugu, horregatik murala berreskuratzeko apustua egiten dugu", diote ekimenaren bultzatzaileek. Bestalde, Atxondoko EAJri eta alkateari bilera formal bat eskatzeko asmoa dutela azaldu du herritar talde honek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!