Atxondoko jaiak

Axpeko jaietako egitaraua

Anboto 2019ko eka. 21a, 08:30

Axpeko San Joan jaietako egitaraua. 

Ekainak 21, barikua
18:00 “ESKU PILOTA PARTIDUAK” ILUNKERAN SAIHETS PINTXOAK eta ATXONDOKO HARRERA HERRIRA-koek gertatutako jatekoa SALGAI.
21:00 NAGUSIEN PILOTA PARTIDUAK.
22:00 Txopo jasotzea.
23:00 RANTXERAK: PURO RELAJO. Amaitutakoan, berakatz zopa eta txokolatea. 
Ondoren DJ BULL.

Ekainak 22, zapatua
11:00
GAZTEEN MENDI IRTEERA.
17:00 Mus txapelketaren hasiera. 
18:00 Bizikletan, “KRONOIGOERA”. 
Arratsaldean, bakailaoa pil-pilean eta tortilla txapelketa.
OHARRA! Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu.
Bakailao txapelketako diru sariak berdinak izango dira partaide guztientzat. Kazola bakoitzak gutxienez 8 xerra izango ditu. Bestela, txapelketatik kanpo geratuko da. Irabazleak diru sari berdina, txapela eta garaikurra izango ditu.

Sariak gazteentzat eta nagusientzat egongo dira. Aurkezpen ordua 20:45 izango da.

HERRI AFARIA:Parte hartu dutenek euren lagun taldeagaz frontoian afaldu ahal izango dute. Jai batzordeak ogia, postrea eta kafea ipiniko ditu.
22:30 EZTA  IZENGO! Ondoren, erromeria LUHARTZ taldeagaz. 

Ekainak 23, domeka 
“GOIZEAN ZEHAR LEHENAGOKO JOLASEN ERAKUSKETA”. 
11:30 Meza nagusia. Atxondoko ANDASTO dantza taldea.
13:00 Mus txapelketaren amaiera.
13:00 NESKA GAZTEEN PILOTA PARTIDUAK.
17:00 UMEEN JOLASAK.(Denbora ona eginez gero, ur jolasak antolatuko dira). Ondoren,  txokolatada.
20:30 SAN JOAN SUA.

Ekainak 24, astelehena | SAN JOAN EGUNA
11:30 Meza nagusia. Ondoren,  Igel txapelketa Gero, herriko jubilatuentzat luntxa.
17:00 Briska txapelketa; hasiera eta amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!