Axpeko bidea konpontzeko lanak hasi dituzte

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 13a, 09:30

Joan zen udan erruz egin zuen euria Durangaldean, eta Atxondo eskualdeko herririk kaltetuena izan zen. Apatatik Axperako bidean, euriteek kalte handiak eragin zituzten, eta, orduz geroztik, bidea hondatuta dago. 

David Cobos jarduneko alkateak jakitera eman duenez, dagoeneko hasi dituzte lanak, eta uztail amaierarako bukatzea aurreikusten dute. "Iaz Aldundiari diru laguntza eskatu genion eta jaso ere jaso genuen. Harrezkero, proiektua landu, lehiaketara atera eta esleipena egiten aritu gara", jakitera eman du Cobosek.  

Lanokin Martzaatik Axpera doan errepidearen zoladura guztia berriztuko dute eta inguruko auzoetako bideetan ere konponketak egingo dituzte. Lanok burutzeko 256.520 €ko aurrekontuarekin

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!