"Amillena kultur plaza ere izango da, kultur sorkuntzarako eta transmisiorako espazioa"

Aitziber Basauri 2019ko eka. 12a, 14:00

Amillena benta zabaldu dute Arrazolan, taberna eta egunerokorako produktuak saltzeko denda txikia eskura jarriz.Bidezko merkataritza eta agroekologikoa oinarri moduan hartuta, sasoian sasoiko produktuak eskainiko dituzte, inguruko ekoizle txikiekin lanean. Elkarlanean eta kooperazioan jardun gura dute Vanesak, Lurrek eta Josek, kultur transmisioari eta sorkuntzari ere lekua eskainiz. Jatetxea ere zabalduko dute laster.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!