Hamadako Izarrak sukaldean laguntzeko boluntario bila dabil

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 10a, 12:30

Hamadako Izarrak elkarteari eskerrak, hainbat ume saharar Axpeko aterpetxean egongo dira uda sasoian. San Juan jaien bueltan helduko dira Axpeko aterpetxera, eta hile bian egongo dira han. 

Hamadako Izarrak elkarteko kideak astebetean sukaldean laguntzeko prest dauden boluntario bila dabiltza. Elkarteko kideek esan dutenez, interesa dutenek hamadakoizarrak@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!