“Gure odolak bizi asko salbatu ditzake”

Anboto 2019ko eka. 7a, 09:15

Irati Armendia Basauri eta Iñaki Armendia Basauri (Atxondo). 

Zergatik ematen duzue odola? 
Irati:
Etxean beti ikusi ditut odola ematen, eta 18 urtegaz neuk ere ematea erabaki nuen. Gainera, 0- naizela jakinda, eta horrelako odol gutxi egotera, ematera bultzatuta sentitu nintzen! Gure odolak bizi asko salbatu ditzake.
Iñaki: Ebakuntzetan falta egiten du eta oso garrantzitsua da odola ematea. Beti pentsatu izan dut, inoiz zerbait gertatuko balitzait eta odola sartu behar badidate gustatuko litzaidakeela odol hori prest izatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!