Bittor Arginzonizen Etxebarri jatetxea Europako hiru jatetxe onenen artean dago

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 21a, 10:35

Opinionated About Dining (OAD) gidaren arabera Axpeko Etxebarri jatetxeak hirugarren postua lortu du. 

Opinionated About Dining (OAD) gidak 2019ko Europako 100 jatetxe onenen zerrenda argitaratu du, eta Bittor Arginzonizen Etxebarri  hirugarren postuan ageri da. Axpen dagoen Etxebarri jatetxeak iazko postua mantentzea lortu du. 

Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, berriz, 17an postura jeitsi da. 2018an, bosgarren zegoen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!