Hauteskundeak

Ane Intxausti: "Herritarrei udaletxeko ateak zabalduta, modu garden eta parte hartzailean lan egingo dugu"

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 10a, 21:00

Ane Intxausti Atxondoko EH Bilduko alkategaiak eta Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburuak parte hartu dute ekitaldian. 

Atxondoko EH Bilduk gaur iluntzean hasiera eman dio hauteskunde kanpainari Apatako plazan egindako ekitaldiarekin. Bertan, Ane Intxausti alkategaiak EH Bilduk herritarren hitzari garrantzia emango diotela "Herritarrei udaletxeko ateak zabalduta, era garden eta parte hartzailean lan egingo dugu". 

Bestalde, modu parte hartzailean 50 neurriko herri programa bat osatu dutela jakitera eman dute EH Bilduko kideek. Proiektuen artean, Urkuzuko kultur gunea herritarren topaleku bihurtzea, Apatan etxebizita publikoa eta sozialak bultzatzea, Axpen eta Arrazolan espaloiak zabaldu eta oinezko bideak egokitzea eta Apatako herrigunearen berrordenazioa egitea dira, besteak beste. 

Horrez gain, Oskar Matute Bizkaiako EH Bilduren zerrendaburuak EH Bilduren inbertsio nagusia pertsonen duintasuna dela adierazi du, eta gehiengoen interesak norberaren interesen gainetik daudela azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!