Jeltzaleek jakitera eman dutenez, zerrenda "esperientziadun" pertsonek osatzen dute, eta beraien hautagaitza "konprometitua" da. Horrez gain, Azkarate Atxondoko alkatea izango balitz, ez lukeela lan hori egiteagatik soldatarik izango esan dute jeltzaleek. Azkaratek 63 urte ditu eta Cemosako aurre jubilatua da. Zerrendan bigarrena eta hirugarrena Gorka Garate eta Maria Aranguez dira, hurrenez hurren.
Bestalde, EAJko kideek datorren legegintzaldirako helburu "argiak" dituztela jakitera eman dute.
Hautagaien zerrenda:
1. Xabier Azkarate Arostegi
2. Gorka Garate Zarandona
3. Maria Aranguez Urizar
4. Ezkarne Goienaga Muruaga
5. Jose Luis Irazola Garaizabal 'Kapela'
6. Rosa Agirre Azkarate
7. Francisco Ortiz Crespo 'Paquito'
8. Maria Asuncion Gorosabel Aranzabal
9. Francisco Javier Gomez Peña
10. Enrique Garate Abaunza
11. Ricardo Uriarte Barinaga
12. Jose Mari Mardaras Areitio