Udaletxe aurrean dagoen arbolaren ingurua konponduko dute Apatan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 7a, 12:14

Kale Irekiak prozesua egin zutenenik, Apatako plaza eta bere inguruak atontzen dabiltza. Lehenengo, Euskal Herria kalea oinezkoentzat jarri zuten, eta orain plaza eraberritzen dabiltza. 

Uda inguruan, plazako beste aldea egokitzeko lanak eta udaletxe aurreko arbola ingurua atontzekoak egingo dituzte. David Cobos alkateak jakitera eman duenez, plazatik Ziarreta auzorako oinezkoen bidea seguruagoa izan dadin, errepidea desbideratuko dute, bihurgune txiki bat ipinita. Horrez gain, Etxetxiki baserriaren ondotik 20 metroko espaloia jarriko dute. Lanak egiteko, 20.000 euro jarriko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!