Hauteskundeak

Ane Intxausti buru duen hautagaien zerrenda aurkeztu du Atxondoko EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 7a, 09:47

Atxondoko EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du. Maiatzaren 10ean, 19:00etan, kanpaina hasierako ekitaldia egingo dute Apatako plazan eta bertan izango da Oskar Matute. 

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez "gaztetasuna, ilusioa eta lanerako gogoa" ardatz duen taldea aurkeztu dute. "Batzuen eskarmentua eta esperientzia eta besteen aire berriak talde freskoa osatu da", adierazi dute. Horrez gain, Atxondoko "auzo guztien ezagutza" eta herriko sektore guztien ordezkaritza duen "talde parekide, feminista" eta herrigintzan lanean dabilena dela esan dute. 

HAUTAGAIEN ZERRENDA OSOA:
1. Ane Intxausti Garitaonandia
2. Jorge Jauregi Bediaga
3. Igor Olaetxea Abadiano
4. Josune Irazola Gorrotxategi
5. Josu Barandalla Oses
6. Arantza Rodriguez Gallego
7. Iñaki Mariskurrena Diez
8. Eneritz Agirre Armendia
9. Arkaitz Diez Azpitarte
10. Maria Jesus Salterain Arana
11. Ianire Jaio Isasi
12. Garazi Sampedro Arando
13. Jose Luis Eguskiza Gorostiza "Tarra"
14. David Cobos Sarraoa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!