Apatako plaza eraberritua aste amaierarako egongo da erabilgarri

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 26a, 09:57

Apatako plazan lanak egiten dabiltza, jolasgune ireki bat sortzeko asmoz.

Lanak otsailerako bukatzea aurreikusi zuten arren, aste honetan amaituko dute lehenengo fasea, eta herritarrentzat erabilgarri egongo da. Behin hau bukatuta, bigarren faserako diru partida onartuko dutela esan du David Cobos alkateak. Bigarren fasean, txirrista jarriko dute, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!