Putzu septikoak berriztu zein berriak egiteko diru-laguntzak, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 9a, 08:30

Atxondon, diru-laguntzak emango dituzte baserri guneetan putzu septiko zaharrak berrizteko zein berriak egin eta saneamendu sarera lotzeko.

Atxondoko Udalak jakitera eman duenez, instalazioaren %50 ordainduko dute, etxebizitza bakoitzari 3.000 euro gehienez. Diru-laguntza eskatu gura dutenek udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dute beharrezkoa den dokumentazioa, ekainaren 30a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!