Atxondoko Udalak 60.000 euro inbertituko ditu eskolako jantokian sukaldea jartzeko

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 18a, 12:34

Martxo hasieran 2019ko aurrekontuak onartu zituzten Atxondon, gobernu taldearen (EH Bildu) aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen. "Ez dugu aurrekontuetan parte hartu eta azken urteotako eskariak ez dira sartu. Beraz, abstenitu egiten gara", kritikatu zuen Gorka Garate EAJko kideak.

Aurten, eskolan jantokia jartzeko proiektuak eta Urkuzu berritzeko lanek izango dute diru atalik handiena inbertsioetan. Esaterako, 60.000 euroko diru atala jarriko dute eskolarako. "Ikusi egin beharko da ea Jaurlaritzak nola bideratzen duen eskolan jantokia jartzearen gaia, baina, gure aldetik behintzat, horretarako konpromisoa hartu dugu", adierazi zuen David Cobos alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!