Martxoaren 21ean jaialdi bategaz inauguratuko dute Amillena, Arrazolako eskola zaharrean jarri duten taberna

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 5a, 10:30

2016an Atxondoko herritarrek Arrazolako eskola zaharrean taberna eta denda txiki bat egitea erabaki zutenetik, eraikina egokitzen ibili dira. Taberna honen ezaugarri nagusietako bat hainbat lan auzolanean egin dituztela da.

Azken urteotan Atxondoko Udalaren proiektu nagusienetako bat izan dena gauzatu da dagoeneko eta martxoaren 21ean jaialdi bategaz inauguratuko dute Amillena taberna.

Tabernako kudeatzaileek jakinarazi dutenez, martxoaren 21ean euren proiektuaren berri emango diete Arrazolara doazenei. Euren berbetan, taberna edo jatetxe bat baino gehiago da Amillena, ama lurragaz "konexio berezia" duen herri proiektu bat.

Auzolana martxoan
Bestalde, Amillena proiektua eratzen duten hiru neskek auzolanera deitu dute martxoaren 16 eta 17rako, eta gura duten herritarrei bertaratzeko deia egin diete. Auzolan horien helburua Arrazolako eskola zaharrari azken ukituak ematea eta martxoaren 21erako dena prest edukitzea izango dela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!