Martxoaren 8ko greba antolatzeko asanbladak egiten dabiltza Atxondon. Dagoeneko egitarau zabala antolatu dute greba egunerako. 10:00etan herria atontzen hasiko dira eta 12:00etan kazerolada egingo dute plazan. 14:00etan bazkaria egingo dute eta 17:30ean kalejira morea. Ondoren, denak batera Elorrioko manifestaziora joango dira.
Aurreko egunean, berriz, martxoaren 7an, Atxondoko Lamiak elkarteak antolatuta "Zaintzak agerian ipini, egiteke dagoen zeregina" hitzaldia eskainiko du Esther Alonso psikologoak.
Bestalde, martxoaren 8ko bazkarira joan gura dutenek grebafeministaatxondo@gmail.com helbidera idatzita edo liburutegira joanda egin daitek.