Santa Ageda koplak abesten batutako dirua Axpen dauden errefuxiatuei eman diete

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 13a, 16:36

1.301 euro batu dituzte.

Apatako San Pedro Apostoluaren parrokiako abesbatzako kideak eta hainbat herritar Santa Ageda koplak abesten ibili ziren Atxondon joan zen asteburuan. Sei bat orduz Apatako herrigunean eta inguruko baserrietan kantuan ibili ondoren, 1.301 euro batu zituztela esan du urtero koplak abestera irteten den Xabier Azkaratek atxondarrak.

Batutako dirua herrian hartu dituzten eta Axpeko aterpetxean daudden bost errefuxiatuei eman dietela jakitera eman du Xabier Azkaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!