Berton Bertokoaren eskariari erantzunez, udan jantokian sukaldea jartzearen alde agertu da Atxondoko Udala

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 13a, 10:13

Atxondoko EH Bildu eta EAJ udan sukaldea jartzeko lanak egitearen alde agertu dira.

Joan zen astean Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteko eta Berton Bertokoako ordezkariak Atxondoko EH Bilduko eta EAJko kideekin batu ziren. Batzarrean, 2019ko udan sukaldea eraikitzeko eskaera egin zieten bi alderdiei eta hauek eskariarekin bat egin zuten. "Eskariagaz bat egiteaz gain 2019ko aurrekontuetan sukaldea eraikitzeko partida bat jartzea erabaki zuten", adierazi dute Berton Bertokoako kideek ohar bidez.

Bestalde, Durangaldeak proiektuarekin bat egiten duela eta momentu honetan hezkuntza departamentuaren baiezkoa bakarrik falta dela jakitera eman dute. Hori horrela, hezkuntza departamentuari eskola publikoak eta bertako gurasoek dituzten eskariak "bigarren mailan ez uzteko" eta "oztoporik ez jartzeko" eskatu diete.

Platerak, herrian

Aste honetan platerez josita dago Atxondo. Ekimen honekin sukaldearen aldarria herrira atera gura izan dute Ikasleen Guraso Elkarteko eta Berton Bertokoako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!